Top 10 similar words or synonyms for zilindriko

kono    0.866993

zilindro    0.845291

teila    0.843206

bertikal    0.841159

erronbo    0.835366

zutoin    0.835242

hiruki    0.830702

laukiluze    0.828844

metaliko    0.826221

kiribil    0.824961

Top 30 analogous words or synonyms for zilindriko

Article Example
Zigilu zilindriko Bere izenak adierazten duen bezala, zigilu zilindriko bat, batez ere zigilu bat da, eta bere funtzioa bere jabea identifikatzea da. Beraz, objektu pertsonal bat da. Zigiluko grabatua, jakina, jabearen bizitzan zehar alda daiteke, bereziki batek arlo profesionalean eboluzionatzen duenean edo bere familia irudikatzeko balio duten bere arbasoen zigiluak erabiltzen dituenean, errege familien kasuan gertatzen den bezala, non euren arbaso dinastikoen zigiluak erabiltzen dituzten.
Zigilu zilindriko Zigilu zilindrikoa, lehen aldiz, Uruk aro ertainean agertzen da, gutxi gora-behera K. a. IV. milurtekoaren erdialde inguruan. Bere erabileraren alerik antzinakoena Irango hegomendebaldean dagoen Sharafabaden aurkitu zen. Baina ale gehien Uruken eta Susan aurkitu ziren. Hasiera batean, atea, pitxerrak eta buztinezko bolak ixteko erabili zen, ez zen buztinezko taulen gainean modu masiboan Urukeko hirugarren dinastiararte erabili. Zigilu zilindrikoa idazketa kuneiformearen hedapen gune osoan zehar hedatzen da eta Mesopotamia, Urartu, Kanaan, Egipto, Siria, Elam, Hitita Inperioa eta Hurritar lurraldea bezalako lurraldeetara iristen da, baita Erdialdeko Asiaraino ere. Idazkera kuneiformea eta honen euskarria den buztinezko taulak desagertu arte irauten du, gure aroaren hasieran.
Zigilu zilindriko Zigilu zilindrikoak funtzio estetiko eta narratibo bat zuen. Grabatzen ziren gaiek bere egilearen pentsaera irudikatzen zuten, bereziki erlijioari dagokionez.
Zigilu zilindriko Uruk aroko zigilu zilindrikoek, erlijioari buruzko gaiez gain, gizartea, ekonomia, eguneroko bizitzako gertaerak etab... irudikatzeko berezitasuna zuten. Dinastia Arkaikoetan (K. a. 2900-K. a. 2340), batez ere, gai erlijiotsuak grabatzen ziren: eskena mitologikoak, borroka jainkotiar eta heroikoak, eskena liturgikoak. Aro honen amaieran, modu nabarmenean, jainkoak irudikatzen hasi ziren, Akkad aroan (K. a. 2340-K. a. 2200), batez ere gai mitologikoak ikus daitezke. Hirugarren Ur dinastian (K. a. 2112-K. a. 2004) erregea irudikatzen da (garai hartan erregeak jainkotzat hartzen ziren). Ikonografia paleo-babiloniarrak (K. a. 2004-K. a. 1595), bereziki, jainko eta jeinu babesleak irudikatzen ditu, hurrengo aroan (K. a. 1595-K. a. 1100) irudi naturalista ugari ikus daitekeen bitartean. Neo-asiriar garaian (K. a. 911-K. a. 609), gairik gogokoenak jainkoen, borroka mitologikoen eta erregeen borroken irudikapenak ziren. Akemenestar aroan (K. a. 550-K. a. 323) grabatutako irudikapenek erregearen irudia loriatzeko ere balio zuten.
Zigilu zilindriko Zigilu zilindrikoak zigilu mota bat dira, posta zigiluak eta eraztunetako zigiluak ere barnean hartzen dituen maila bat.