Top 10 similar words or synonyms for tutsien

protestatzeko    0.782471

matxinaden    0.772751

gazaren    0.765453

esklabotzaren    0.764271

hutuen    0.761905

milizien    0.758754

altxamenduen    0.756013

austriarren    0.751789

protesten    0.746585

ustelkeriaren    0.745813

Top 30 analogous words or synonyms for tutsien

Article Example
Ruandako genozidioa Azken hamarkadetan, indarkeriazko barne-gatazkak izan dira Ruandan. Alderdi ezagunenak tutsien eta hutuen arteko (Ruandako tribuak) guduak izan ziren. Etnien arteko banalerroa ,ordea, ez da gatazkaren arrazoi bakarra izan: 1994ko genozidioa hutu erradikalen eskuetan zegoen gobernuak piztu zuen, eta tutsiak adina hutu moderatu hil ziren; hain zuzen, arrazoi politikoengatik boterearen aurkariak zirena. Hala ere, hutuen eta tutsien arteko adiskidetasunak eta ezkontzak ere izan dira.
Ruanda 1950etik aurrera,Afrikako herrien burujabetasunaren aldeko mugimendua Ruandan barrena zabaldu zen. Gatazka larriak izan ziren. Hutuak, twa pigmeoen laguntzarekin, belgikarren manupetik eta tutsien aginpidetik askatzeko matxinatu ziren. Kigeri V.a erregea eta beste ehun mila inguru tutsien auzo-herrialdeetara joan ziren babes bila. Milaka hil ziren. Bien bitartean, tutsien aurkako alderdi politikoak sortu ziren. 1960ko hauteskundeetan, "Parmehutu" edo hutuak askatzeko alderdiak botoen % 70 eskuratu zituen. Ondoren, erreferendum baten bidez, errepublika onartu zen, botoen % 87 aldeko zela. 1962ko uztailaren 1ean, Burundirekin bat egiteari uko egin ondoren, Belgikatik askatuta burujabetasuna erdietsi zuen Ruandak.
Ruandako genozidioa 1972an hilketa latzak izan ziren Ruandarekin mugakide den Burundi herrialdean: 350.000 hutu hil zituzten tutsiek, eta ondorioz, tutsien aurkako sentimendua indartu egin zen Ruandako hutuen gehiengoan. Biztanleriak tutsien aurka gogor ekiteko eskatu zion Grégoire Kayibanda presidenteari. Alabaina, presidenteak hartutako neurriek ez zituen biztanleak asebete eta gobernuan emandako ustelkeria kasuek estatu-kolpe bati eman zioten bidea. Habyarimana jeneralak eman zuen estatu-kolpea (hutu jatorrikoa) 1973ko uztailean.
Ruandako genozidioa Kolonizazio belgikarraren ondorioz sistema sozial eta politikoa estamentu nagusiaren mesedetan indartu zen, hots, tutsien mesedetan. Afrikako kolonizazioa adostu zenean, Europako herrialdeen artean banatu zen kontinentea. Kolonizatzaileek talde jakin bati edo beste bati garrantzia handiagoa ematen zieten, betiere, interesen arabera. Belgikar administrazioak ikusi zuenean tutsien aldarrikapenak gehiegizkoak zirela, ordura arteko jarrera aldatu, eta hutuen alde jarri zen. Etnia bien arteko lehiakortasuna zorroztu egin zen eta hori ikusita, belgikarrek, etnietan oinarritutako alderdi politikoak sortu zituzten. Alderdi hauek sortu ziren nagusiki: Ruandako Batasun Nazionala (UNR), hutuen aurkako jarrera zuena, Ruandako Batasun Demokratikoa (RADER), Hutuen Askapenerako Mugimendua (Parmehutu) eta Masen Promozio Sozialerako Galdekapena (Aprosoma), tutsien aurkako jarrera zuena. Era berean, Europako misiolarien rolak ere kontuan hartzekoak dira, sistema soziala eta kolonizazioa legitimatu zutelako. Bidegabeko portaerak eta esplotazioa neurtzeko neurriak erabaki ziren.
Ruandako genozidioa Une honetatik aurrera tutsien botereari aurre egiten hasi ziren hutuak, pixkanaka-pixkanaka, aberastasunaren banaketa helburu izanda. 1959ko azaroaren 1ean, gazte talde tutsi eta lider hutu baten artean izandako sesioak iraultza bati eman zien hasiera. Hutuek tutsien ondasunak erre eta haietako jabe batzuk hil zituzten. Bi urte iraun zuten maila baxuko erasoaldietan 74 hildako zenbatu zituen belgikar administrazioak. Haietako 61 tutsien milizia berriek eraildako hutuak ziren. Tutsien helburua zen hutuen iraultza hari amaiera ematea, baina hutuen mugimendu iraultzaileak indar handiagoz erantzun zuen ondoren. Hurrengo bi urteetan 20.000 tutsi inguru erail zituen. Indarkeria zurrunbilo haren aurrean, gauzak okertu eta tutsiak erbestera joaten ari zirela ikusita (150.000 inguru), Nazio Batuen Erakundeak amnistia aldarrikatu zuen 1961eko maiatzaren 31an, eta hala, urte hartan bertan Belgikarekiko independentzia eskuratu zuen Ruandak. Era berean, erreferenduma egin zedin eskatu zuen NBEk, eta horretarako begiraleak bidali zituen. Erreferendumaren emaitzak ezezkoa eman zion ordura arteko monarkia tutsiari, bozen %80arekin. Gobernatzaile tutsiek Errepublika onartu behar izan zuten eta hutuei eman zitzaien boterea. Une hartan erbesteratu ziren gazte tutsiek, "Ruandako Fronte Abertzalea" eratu zuten urteen joan-etorrian. Ruandako gerran rol garrantzitsua izan zuen fronteak, 1990etik 1994ra.