Top 10 similar words or synonyms for taulamenduari

zentrokidez    0.826622

bertikalez    0.820547

harlanduen    0.815350

toskanoak    0.811535

tsitako    0.811413

nerbiodun    0.810696

porlanez    0.810214

atezaindegiak    0.806948

bikoitzez    0.805963

etmoidea    0.803132

Top 30 analogous words or synonyms for taulamenduari

Article Example
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Errenteria) Erretaula nagusi neoklasiko hau Francisco Azurmendik egin zuen 1777-1784. urteetan Ventura Rodriguezen trazari jarraituz. Oinplano kurboa du, ahurra, eta absidearen murru erdizirkularrari egokitzen zaio. Gorputz bakarra eta errematea ditu, eta idulki handien gaineko zutabe korintiar pareatu erraldoiek antolatzen dute gorputz bakarra. Zutabeek taulamenduari eusten diote, eta taulamendua erdiko kalean atzeraematen da. Erdiko kalean erdi-puntuko nitxoa irekitzen da eta bertan titularraren irudia dago. Pilastra artekatu pareatuek eusten diote frontoi kurbodun taulamenduari, eta azken hori muturretako pilastren gainean hausten da. Frontoiaren errematean boladun akroterak daude izkinetan; usoa eta izpi distiratsuak gailurrean.
Sortzez Garbiaren komentua (Segura) Rokoko estiloko erretaula nagusi hau 1742-1745 bitartean burutu zen Fray Jacinto de la Sierraren trazaerari jarraiki eta sierratarren lantegiko eskulturekin. Oin zuzeneko erretaula hau zizeiluaz, gorputz bakarrak eta atiko erdizirkularraz osatzen da, eta hiru kaletan banatuta dago kapitel konposatua duten lau zutabe erraldoien bidez. Zutabeek azpiko herena apainduta duten fusteak dituzte eta goiko aldea, ildaskatuta eta itsatsitako apaingarriz hornituta dute. Apaingarriz osatutako mentsuletan bermatzen dira, eta mentsula hauek, aldi berean, zizeiluan zurkaiztuta daude. Era berean, hegal-itxurako apalez hornitutako zutabeen gainean aurreratutako taulamenduari eusten diote. Erdiko kalean, albokoak baino handiagoa, Andre Mariaren ezaugarriekin apaindutako taulamendua duten zutabeez inguratutako horma-konka handi bat agertzen da. Honen gainean, erremate aurreratuan eta mentsula handi baten gainean, Koroapenaren irudi bat agertzen da, Gloria baten bidez itxia.
Bidaurretako Santa Klara monasterioa Rokoko estilokoa da erretaula nagusia, 1751-1753 bitartean egina. Horma-konka moduko erretaula dugu honakoa, eta harrizko idulki batez, zizeiluaz, gorputzaz eta erremateaz osatzen da. Erretaula honetako gorputz bakarra hiru kaletan banatzen da, eta kale hauek korintiar ordenako zutabe erraldoien bidez banatzen dira. Zutabeen fustea rokoko estiloko edergarri ugariez apainduta ageri dira, eta muturretako zutabeak bikoitzak ditugu. Erdiko kalean Ama Birjinaren ganberatxoa ageri da, erretaularen erdian zintzilikatutako balkoia balitz bezala. Mentsularen gainean balaustrada du, absidean irekitako bao baten bidez argiztatzen delarik. Ganberatxoaren azpian, idulkien gainean agertzen diren irudiak bi solairutan banatzen dira, eta bien arteko espazioan santutegia agertzen da. Alboetara, irudiak bi altueratan banatzen dira, behekoak, fusteak sigi-saga egiten duten girlandaz apainduta dituzten zutabe bikoitzetan bermatzen dira. Taulamenduaren muturrak, bestalde, pitxerrez apainduta ageri dira. Goragoko irudiek, berriz, zutabe bikoitzak dituzte alboetara. Zutabeon fustearen beheko erdia landuta dago, eta taulamenduari eusten ageri dira. Taulamenduaren gainean borla batzuk ageri dira, eta erdiko zatian apaingarriz jantzitako frontoi kurbo batez osatutako errematea. Zutabearteetan, muturretan, hondoan fikzio arkitektoniko korapilatsuak irudikatuta dituzten idulkietan bermatutako hainbat irudi ikus ditzakegu. Errematean, zenbait taila agertzen dira zutabeen eta taulamenduaren gainean, eta erdiko gorputzean, azkenik, aingeruen tailak ikusten dira. Kanpo aldeko arkua aingeru-buruekin apainduta ageri da. Erretaula harrizko oinarri baten gainean bermatuta dago eta sei paneletan banatutako zizeilu batez osatzen da. Panel hauen polikromiak kontraste ederra sortzen du altzari honen gainerako zati ilunen aldean.
Andre Mariaren Jasokundearen eliza (Segura) Erretaula honek ildaskaz landutako fusteez eta itsatsitako dekorazioz jantzitako zutabe handiak ditu kaleen banaketa osatzeko. Zutabeak dekorazio oparoz apaindutako mentsuletan bermatzen dira, eta profil hautsi konplexuko eta hegalkin moduko idulki batez osatutako taulamenduari eusten diote. Erdiko kalea zabalagoa da gainerakoak baino eta rokoko estiloko dekorazio ikusgarria du. Bertan santutegiaren erakus-horma aberats-aberatsa agertzen da zizeiluaren erdigunea eta gorputz bakarreko erdiko kalearen zati handi bat hartuz, eta alboetara zutabe apainduak eta eskulturaz osatutako errematea duen horma-hilobi bat osatuz. Tabernakuluko horma-hilobi honen gainean, argia sartzen uzten duen pieza gardenaz osatutako Jasokundearen ganbaratxoa kokatuta dago. Ganbaratxoak gorputzaren solairua gainditzen du eta hautsi egiten du taulamendua, oskoleraino helduta. Alboko kaleetan irudiak agertzen zaizkigu mentsula batzuen gainean erdiko kaletakoak, eta muturreko kaleetakoak, berriz, gorago, eta erdi-puntuko eta atzealde lauko horma-konketan. Zizeilua profil lerronahasiz osatua dago, eta dekorazio oparoz jantzitako idulkiak ditu. Oskolak ere dekorazio oparoa du, eta goiko aldean, aingeruen irudiak agertzen dira, uso baten irudiarekin batera. Usoa, Izpiritu Santuaren ikurra dugu, eta apaingarri ugariz hornitutako izpiez osatutako eguzki baten barruan agertzen zaigu.