Top 10 similar words or synonyms for mohikanoa

hamarkadotan    0.875637

judizioa    0.844688

urteotako    0.829807

boladan    0.809769

aldiotan    0.805509

hamarraldiotan    0.795739

mendeotan    0.780464

judizioaren    0.777035

kilometroetan    0.760548

glaziazioan    0.760546

Top 30 analogous words or synonyms for mohikanoa

Article Example
Azken Mohikanoa Azken Mohikanoa (ingelesez "The Last of the Mohicans") James Fenimore Cooper idazle estatubatuarrak idatzitako eleberri historikoa da. 1826ko urtarrilean argitaratu zen, "The Pioneers" eleberriaren ondoren eta "The Prairie" baino lehen, "Leatherstocking Tales" pentalogiaren barnean. Eleberri epikoen generoan sartzen da. Lanaren ospeari esker, Cooper izan zen, atzerrian ospea eskuratu zuen lehenetariko amerikar idazlea. Oraindik-orain ez dago euskaratua.
Azken Mohikanoa Hizkuntza algonkina duen tribu bat da. Connecticut estatuko ekialdean (New England) bizi izan zirenak. XVII. mendearen erdialdera arte batasun politikoa izan zuten beste tribu algonkino baten gidaritzapean (Pequot tribua hain zuzen). Geroago barne gatazken ondoren mohegan edo mohikanoak pequotak garaitu zituzten eta independentzia lortu zuten. Beren nagusiak ingelesekin hitzarmenen bidez tribuaren posizioa indartu zuen eta Philip Erregeak XVII. mendearen amaieran kolonoen aurkako gerra amaitu ostean garrantzizko indiar leinu bakarra zen New Englandeko hegoaldean. Beren ekonomia artoaren landaketetan, arrantzan eta ehizean oinarritzen zen.
Azken Mohikanoa Literatura aldetik oso prosa jantzia du, XIX. mendeko liburu bat izanik. Istorioa 1757an kokatzen da Frantsesen eta Indiarren Gerraren garaian: Frantzia eta Britainia Handia gerran daude, Iparramerikar kolonien (gaurko AEB eta Kanada) kontrola eskuratzeko. Gerra hartan, frantsesek bertako tribuak erabili zituzten, britaniarren kontra borrokatzeko. Egin diren adaptazio zinematografiko anitzetan, oro har, honako hauek izan dira jatorrizko eleberriarekiko aldaketa esanguratsuenak: indiarrei eskainiriko tarte zabala, ez baitzen hori Cooperen asmoa, eta harreman erromantikoen garrantzia, oso arin aipatzen baitira eleberrian, aipatzen direnean.
Azken Mohikanoa Istorioa New Yorkeko probintzia Britainiarrean garatzen da. Hudson ibaiaren urertzean, 1757an. Badira hiru urte frantsesak eta ingelesak elkarren aurka ari direla Frantsesen eta Indiarren Gerran (1754-1763). Britainiar aginte militarrak natiboak eta bertan ezarritako nekazari kolonoak erreklutatzen dituzte, hegoaldetik datorren frantses-indiar armadaren aurka borrokatuko zen milizia bat osatu nahian.
Azken Mohikanoa Fort William Henry Britainiar armadako ofizial batek zuzentzen zuen, George Munro Koronelak. Gaur egun han egon zen gotorlekuaren erreplika bat eraikia dago, eta atrakzio turistiko ospetsua da. Frantsesek eraso zuten 1757ko Abuztuan, eta gogor bonbaradatu ere bai. Errenditzera behartu zuten frantsesek goarnizioa, laguntza emateko hegoaldetik bidalitako tropa anglo-amerikarrak ezin baitzuten frantsesek ezarritako hesia gainditu. Frantsesei baldintza onetan errenditu ondoren, euren aliatu indiarrak tropa ingeles eta kolonialak eraso zituzten, zutabetan antolatuta gotorlekua uzten ari zirenean. Indiarrek, sari gisa esklaboak, buru-azal eta aberastasunak nahi zituzten harrapakin modura emandako laguntzagatik eta ez zitzaizkien errendizioko baldintzak gustatu. Asko erail zituzten eta lapurreta egin zieten gorputzei. Erasoa gogorra izanagatik, propaganda arrazoiak tarteko hildako kopurua puztu egin zen.