Top 10 similar words or synonyms for japoniaren

siriaren    0.831264

aeben    0.830824

austriaren    0.818216

poloniaren    0.818093

errusiaren    0.817699

britainiarren    0.807700

prusiaren    0.807046

suediaren    0.805868

japoniarren    0.805731

txinaren    0.803795

Top 30 analogous words or synonyms for japoniaren

Article Example
Japoniaren errendizioa Honela bada, Ameriketako Estatu Batuetako Armadak Manhattan Proiektuan garatzen ari zen bonba atomikoari sekulako lehentasuna eman zion, arma izugarri honen bidez japoniarren erresistentzia itzela apurtu eta Bigarren Mundu Gerrari Japonia okupatzeko kanpainia luze eta giza galerak erraldoiak saiesteko helburuz.
Japoniaren errendizioa Aliatuek, eta bereziki AEBek, oraindik menderatzeke zegoen Japonia okupatzea gutxienez beste urte batez eta sekulako giza galeren truk izango zelako kezka zuten, batez ere kamikazeekin izandako borrokaldi latzen ondorioz, bai eta japoniar askok Enperadoreari eta herrialderi zioten begirune eta miresmenaren ondorioz estatubatuarrek Japonia okupatzea baino, herrialdea defendatuz beren bizia ematearen aldekoak zirela bazekitelako.
Japoniaren errendizioa Azkenean, AEBek Hiroshima eta Nagasakiko bonbardaketa nuklearrak gauzatu zituzten. Lehenbiziko leherketak Hiroshima hiria guztiz suntsitu eta 90.000–166.000 hildako artean eragin zuten, halere, bai japoniarrek nahiz Hirohito Enperadoreak errenditzeari muzin egin zioten. Baina estatubatuarrek Nagasaki hirian bigarren bonba atomiko bat lehertuarazi zutenean, Enperadoreak japoniar gehiengoaren nahien aurka bazen ere errenditzea erabaki zuen, estatubatuarrek bonba atomikoekin herrialdea hiriz-hiri sarraskitu zezaketelako jakinaren gainean baitzen. Hala eta guztiz ere, Japoniar Armada Inperiala oraindik errenditzearen aurkako agintari militarrak bazeuden, baina Enperadorearen erabakiari men egin behar izan zioten.
Japoniaren errendizioa Honenbestez, 1945eko abuztuaren 15ean Japoniar Inperioa errenditu egin zen. Irailaren 2an, Tokioko Badian, Mamoru Shigemitsu, Japoniako Kanpo Arazoetako ministroak USS Missouri ontzian eta Richard K. Sutherland estatubatuar jeneralaren begiradapean Japoniaren Errendizioaren agiria sinatu zuen. Japoniak errendizioaren truk jarritako baldintza bakarra Enperadorea bere karguan mantentzea izan zen, halere, AEBek beren nagusitasun osoa azpimarratu asmoz, errendizio hura Japoniaren Baldintzarik Gabeko Errendizioa zela aipatu zuten.
Japoniaren errendizioa Japoniaren errendizioa, Bigarren Mundu Gerraren amaieran, 1945eko abuztuaren 15ean gertatu eta irailaren 2an sinatutako Japoniar Inperioaren errendizioa izan zen. Aurrez, Japoniar Inperioak Potsdameko Aldarrikapena onartu beharra izan zuen, alegia, AEBek,Erresuma Batuak, Txinako Errepublikak eta Sobietar Batasunak japoniarren errendizioaren baldintzak ezartzen ziren agiria.