Top 10 similar words or synonyms for higiene

garbitasun    0.732328

kontsumo    0.727881

kapital    0.726014

elikagaien    0.722225

higienea    0.717904

halatan    0.713233

baliabideen    0.712634

kirurgia    0.706661

gaitasun    0.697973

kontsumorako    0.697195

Top 30 analogous words or synonyms for higiene

Article Example
Higiene Mikroorganismo edo mikrobioak hartzen dituen pertsonak gaixotasunari aurre egin diezaioke bere immunitate-sistemaren bitartez. Mikrobioen aurka pertsonek erresistentzia-maila ezberdinak izaten dituzte. Haurrak, agureak eta gaixorik dauden pertsonak probabilitate handiagoz infektatu eta gaixotzen dira eta higiene zorrotzarekin tratatu beharreko kolektiboak dira. Higienearen helburua ere bada, pertsona hauen ongizatea bermatzea gaixotasunei aiseago aurre egiteko .
Higiene Nolanahi ere, infekzio-iturri izan daitezkeen objektuak eta tokiak ekidin egin behar dira. Kontuan hartu behar da objektu bat kutsaturik geratuko dela kutsatuta dagoen objektu edo pertsona batekin kontaktua izan badu. Bestela, isolamendua eta hesiak jartzea gomendatzen da. Toki publikoetan, komun-gela eta sukaldeetako ateak itxita egon behar dira eta maratilak baztertu egiten dira. Igerilekuetan, adibidez, gomazko oinetakoak erabiltzea gomendatzen da zoruarekin ukipena ekiditeko. Janariarekin edo gaixoekin harremanak dituzten langileek, ospitaleetan eta jatetxeetan esaterako, erabili eta botatzeko maskara, txano eta eskularruak erabiltzen dituzte euren lanetarako. Ohikoak dira baita ere erabili eta botatzeko mahai-tresnak eta emakumeek hilerokoan erabili ohi dituzten babeski edo konpresak eta tanpoiak dira.
Higiene Higiene pertsonala norberak (edo beste baten laguntzaz, pertsona ezinduen kasuan) egunerokoan burutzen duen higienea da. Gizakiaren azalak, ileak eta azkazalek eta kanpoaldera dauden mukosek (begiak, sudurra, belarriak, ...) ingurumenaren hautsa eta bestelako partikulak biltzen dituzte. Euren funtzioa behar bezala bete dezaten eta, zaurien kasuan esaterako, pilatutako zikinkeria patogenoen iturri izan ez dadin, beharrezkoa da gorputza garbitzea. Azala garbitu eta ilea eta azkazalak moztea erosotasuna eta ongizatea dakartela ere hauteman da, animaliengan ere ikus daitekeenez. Higiene desegoki baten ondorioz, ilean zorriak izan daitezke. Gorputzaren garbiketa egiten ez denean, usain desatseginak ere sor daitezke. Gorputzak berak ere bere hondakinak sortzen ditu: sudurreko mukiak, kaka eta pixa, besteak beste, gorputzak berak barruan egin duen garbiketa prozesu baten ondorio dira. Horiek behar bezala kanporatzen ez badira, arazoak sor daitezke osasunean: mukiak sudurrean utziz, arnas hartzeko arazoak izan daitezke; kaka-arrastoak behar bezala garbitzen ez badira, arrasto horiek usain txarra sortu eta infekzio-iturri izan daitezke, adibidez. Aldi berean, munduko kultura guztietan gorputzaren hondakinek atzerakoa eman eta zikinkeriatzat hartzen dira . Higiene pertsonalak nork bere itxura edertzen eta gizarte harremanak ahalbidetzen ere laguntzen du. Higiene pertsonalaren ereduak kulturaz kultura ezberdinak direla hartu behar kontuan, ordea. Norberaren preferentzia eta baloreek ere alda dezakete higienerako joera, higiene pertsonala aukera bat baita azken batean.
Higiene Higiene irizpide orokorren arabera, higiene pertsonalerako egokitzat jotzen dira gorputza egunero garbitzea, ur berozko dutxa edo bainu baten bitartez, xaboia eta xanpua erabiliz. Dutxa edo bainua hartzean, komeni da azaleko txoko guztiak ondo garbitzea: besapeak, belarriak, hanka tartea, ipurdia eta sexu-organoak. Dutxa eta bainua egunaren amaieran edo hasieran egin ohi da, baina lan egin edo kirol-jardueretan aritu ondoren ere komeni bat dutxatzea. Oinek egunean zehar asko sofritzen dute eta beharrezkoa da oinetako eta galtzerdi egokiak janztea. Galtzerdiak eta barne-jantziak (kuleroak, galtzontziloak eta azpiko kamisetak) egunero aldatzea ere komeni da, usain txarrak eta egunean zehar hartu duten izerdia ekidin eta, dutxaren edo bainuaren ondoren, garbiaren gainean berriz ere garbi janzteko. Kaka egin ostean, ipurdia ongi garbitu behar da komuneko paperaz, harik eta azken paper-zatia garbia izan arte. Pixa egin ondoren, zakila ongi astindu eta alua paper batez garbitu behar da azken pixa-tantak ezabatzeko. Emakumeek babeskiak erabili ohi dituzte euren hilerokoan zehar odol-jarioaz kuleroak eta hanka tartea ez zikintzeko. Hilerokotik kanpo ere, fluxu baginalerako babeski txikiak ere erabili ohi dituzte.
Higiene Lantokietan patogeno edo substantzia kimiko arriskutsuekin lan egin behar izaten dute langileek. Lanpostuari dagokion zereginek beraiek ere langilearen ongizate fisiko eta mentala erasan dezakete. Gaitz hauek denak aurreikusi eta prebenitzeko lan higieneak edo higiene industrialak lanpostuaren arriskuak aztertu, ezabatu edo apaldu eta langileei behar bezalako prestakuntza ematen die gaixotasun profesional hauen arriskua minimotzeko, eskumena duten erakundeek ezartzen dituzten lan-arautegien bitartez edo langilearen beraren ekimenez. Lanpostuan gerta daitezkeen istripuak prebenitu egiten dituen lan segurtasunarekin batera antolatu ohi da.