Top 10 similar words or synonyms for estatika

protoiaren    0.816001

esterilizazio    0.812510

jariapen    0.812049

urologia    0.806506

aljebraikoaren    0.806047

polinomioak    0.805815

legendreren    0.804639

elektrodinamika    0.804502

sinpleenetakoa    0.803497

avoidance    0.802749

Top 30 analogous words or synonyms for estatika

Article Example
Estatika Estatika oreka estatikoan dauden sistema fisikoetako kargak (indarrak eta momentuak) aztertzeaz arduratzen den mekanika klasikoko adar bat da. Sistema bat oreka estatikoan egongo da baldin eta sistemako azpisistemen posizio erlatiboak denboran zehar aldatzen ez badira. Hau horrela izango da indar guztien baturaren erresultantea eta momentu guztien baturaren erresultantea zero direnean. Estatika aztertzerakoan, sistemaren azelerazioa nulua izan beharko da (a=0), sistema atsedenaldi/geldialdi egoeran egonez edo honen masa zentroa abiadura konstantean mugituz.
Estatika Non "F" sistemaren gainean aplikaturiko indarren batura bektoriala den, "m" sistema horren masa den eta "a" sistemaren azelerazioa. Ekuazioan lodiz agertzen diren magnitudeak, "F" eta "a", magnitudea eta norantza ezberdinak dituzten bektoreak dira. Oreka estatikoan dagoen sistemaren azelerazioa zero delaren hipotesiarekin honakoa lortzen da:
Estatika Bi baldintzak aljebra bektorialaren bidez ekuazio sistema batean bihurtzen dira, oreka baldintzaren ebazpena baimentzen duena erreakzio ezezagunak kalkulatuz. Ekuazio sistemak izan zezaketen konplexutasuna zela eta, arazo isostatiko hauen ebazpenerako badira geometriaz baliatzen diren metodo grafiko batzuk, antzinatik eratorritakoak. Gaur egun gehien hedatu eta zabaldu den metodoa ordenagailu bidezko kalkulu ebazpena da.
Estatika Gorputz baten askatasun gradua mugitzeko duen aukera da. Mugitu daitekeen solidoaren posizioa edozein aldiunetan zehazteko beharrezkoa diren parametroak dira. Solido zurrun bat plano bakarrean mugitu ahalko balu bi dimentsiotatik desplazatu (translazioa) ahalko litzateke eta biratu, beraz hiru askatasun gradu edukiko lituzke. Hiru dimentsiotan mugitu daitekeen solido zurrunak sei askatasun gradu ditu: desplazamenduak eta biraketak dimentsio bakoitzean, hau da, hiru translazio eta hiru biraketa. Aztertzen hari den sistema laua dela kontsideratzeko horren gain aplikatuta dauden indarrak plano berean egon beharko dira eta sisteman aplikatutako momentuak plano horri elkartzutak izan beharko dira. Solido deformagarrien estatika aztertzean, gorputz horiek deformazio nodulu bakoitzeko askatasun gradu bat dute, gorputz deformagarriaren askatasun gradu kopurua infinitu izanez.
Estatika Solido lau baten barne esfortzuak, adibidez habe batena edo elementu uniaxial batena, hurrengoko adierazpenekin izendatzen ohi dira. Ardatz ortogonaleko sistema batean, non X ardatza habe edo elementu uniaxialaren ardatzarekin bat egiten duen eta formula_17 zeharkako sekzio uniformea duen, barne esfortzuak hurrengoko zeharkako sekzio baten tentsio ekuazioen ordezkariak izango dira::