Top 10 similar words or synonyms for dokumental

telesail    0.811843

pelikula    0.798127

erreportaje    0.792358

antzezlan    0.770625

filme    0.769761

komiki    0.769291

saio    0.763092

irratsaio    0.733335

film    0.722621

antzezpen    0.707578

Top 30 analogous words or synonyms for dokumental

Article Example
Dokumental Propaganda egitea "Kino-Pravda" serie sobietarren helburuetako bat zen, baina are nabarmenagoa izan zen "Triumph des Willens" ("Borondatearen garaipena") dokumental nazia (Leni Riefenstahl, 1935). Garai hartakoa da halaber Luis Buñuelen maisulan etnografikoa, "Las Hurdes, tierra sin pan" (1932), aurretik aipatutako lanek zeukaten ez bezalako helburuarekin egindakoa.
Dokumental Oihartzun handia eduki dituzte halaber azken urtoetan "Fahrenheit 9/11" (Michael Moore, 2004), "Super Size Me" (Morgan Spurlock, 2004), "An Inconvenient Truth" (Davis Guggenheim, 2006) eta "Earth" (Alastair Fothergill eta Mark Linfield, 2007), besteak beste.
Dokumental Egileak ematen dion antolaketak, egiturak eta soinuak (testuak eta elkarrizketak) eragiten dute dokumentalak sailkatzeko.
Dokumental 1950eko hamarkadatik aurrera "Cinéma vérité" edo "errealitatezko zinema" garatu zuten, Jean Rouch paristarrak abiatuta eta Ipar Amerikako ""Direct cinema"" baliokidea zuena. "Les Raquetteurs" (1958), "Salesman" (1969), "Showman", "Near Death", "The Children Were Watching" eta "Grey Gardens" korronte horien adibide ezagunak dira.
Dokumental Naturari buruz, bestela, "Le Monde du silence" filma (Jacques Cousteau, 1956) eta Félix Rodríguez de la Fuenteren telebistarako dokumental seriea "El Hombre y la Tierra" (1975–1980) oso nabarmentzekoak dira.
Dokumental 1980ko hamarkadatik aurrera aipatu behar dira Godfrey Reggioren "Qatsi trilogia" ("Koyaanisqatsi: Life out of balance", 1983; "Powaqqatsi: Life in transformation", 1988 eta "Naqoyqatsi: Life as war", 2002), bai eta "Baraka" ere (Ron Fricke, 1992).
Dokumental Dokumentala zinema eta telebistaren genero zabal ez fikziozkoa da, errealitatetik hartutako irudietan oinarrituta eta nagusiki hezibidea helburu duena edota historiarekin lotutako marka zabaldu nahi duena. Hasieran film mota hauek pelikula euskarrian grabatzen zituzten, baina gaur egun bideo eta ekoizpen digitalak ere badaude.
Dokumental Askoren ustez historiako lehendabiziko dokumentala "Nanuk eskimala" lan mutua ("Nanook of the north", Robert J. Flaherty, 1922) izan zen. Estatubatuarrak beste antzeko lan batzuk egin zituen, "Moana" (1926), Samoan girotua, eta "Man of Aran" (1934), Irlandako mendebaldean egindakoa, Aran uharte urrunetan hain zuzen ere. Exotizismoa eta erromantizismoa amankomunean zituzten hiru lan haiek.
Dokumental Azken urteotan, "Euskal Pilota. Larrua harriaren kontra" (Julio Medem, 2003), "Bagdad Rap" (2005) eta "Amerikanuak" (2009) azpimarratu beharko genituen, besteak beste.
Dokumental Latinoamerikan bestela ugaritu ziren neokolonialismo eta kapitalismoaren aurkako lanak, besteak beste "La Hora de los hornos" (Octavio Getino eta Fernando E. Solanas, 1968). Txilen halaber Salvador Allenderen gobernuaren aurkako erasoa jaso zuten lan batean.