Top 10 similar words or synonyms for cadiza

gaiztotuz    0.805628

crosas    0.794891

aitarengana    0.793643

menegrothera    0.793585

apalduz    0.793369

oviedora    0.787376

vilatorrada    0.785167

arwen    0.781769

valladolidera    0.780683

kurkuas    0.779359

Top 30 analogous words or synonyms for cadiza

Article Example
Pierre-Charles Villeneuve 1798an Egiptorako espedizioan hartu zuen parte, eta urte berean Maltako defentsan jardun zuen. 1805ean britainiarren aurka borrokatu zen Finisterren. Napoleonen aginduei muzin eginez (Bresta abia zedin agindu baitzion), Cadiza joan zen, eta frantses-espainiar itsas armadaren buru jarri zen. Trafalgarko gudua galdu ondoren atxilotu zuten. Aske utzi zutenean, Rennesa joan eta bere buruaz beste egin zuen.
Abdó Terradas Lehen Karlistalditik errepublikaren alde azaldu zen eta Bartzelonako "El Republicano" egunkarian argitaratu zituen "Plan de revolución plana" eta "La campana" kantua, kataluniar demokrazia iraultzailearen ereserkia bihurtu zena. 1842. urtean Figueresko alkate hautatu zuten, eta hurrengo urtean Espainiako Lehen Errepublika aldarrikatu zuen. Herri-matxinada baten ondorioz atxilotu zuten eta aske geratu ondoren Frantziara joan zen. 1843an Okzitaniako Tolosan epaitu zuten komunistek antolatutako konspirazioaren bultzatzailea zelakoan. Absoluzioa eman eta Kataluniara itzuli zen, baina 1848an berriro ere joan zen erbestera eta Henrike Borboitarrekin eta Bellerarekin batean iraultza batzordea sortu zuen atzerrian. 1854. urtean Figuereseko alkate eta milizia nazionaleko komandante izendatu zuten, baina hurrengo urtean kargutik kendu eta Cadiza erbesteratu zuen Zapatero kapitain jeneralak.
Cosme Damian Txurruka "San Juan Nepomuceno" ontziaren berritze eta armatze lanak amaitzean, Txurruka Cadiza igaro zen. 1805eko urriaren 20an Villeneuve frantziar almirantearen agindupean zeuden bateratutako eskoadrekin bat atera zen, bai bata zein bestea Federico Gravina teniente jeneral jaunaren agindupean. Hurrengo egunean eta jadanik Trafalgarko uretan, aipatutako bi eskoadren eta Nelson almirantearen ingeles eskoadraren arteko topaketa eman zen. Nahiz eta artikulu honen helburu nagusia borrokaldi honetan emandako gertakari ezberdinen aipamena egitea ez izan, gipuzkoar heroiak partehartze zuzena izan zuen xehetasunak gogoratu beharrean aurkitzen gara, borrokaldi honetan amaitu baitzen mutrikuarraren ibilbide loriotsua.
Cosme Damian Txurruka Espedizioa urrian itsasoratu zen eta gertaera aipagarririk gabe urtarrilerako San Joséra ailegatu zen, han aingura bota eta astronomoek itsasarte ikertzeari ekin zioten. Txurruka eta bere adiskideak zihoazen txalupak itsas bortitz hartako itsasaldietan zehar hainbat arrisku igaro zituen; lan egiten zuen konstantziak eta euren eginkizunaren perfekzioa gipuzkoar itsasgizonaren egunkaria irakurriz soilik ikus liteke, egunkari hau naturaltasun osoz eta era arruntean idatzirik dagoelarik. Ikerketak zehaztasun handiz amaituz eta bazter haietako leku guztiak ongi arakatu ondoren itzulerako bidaia burutzea erabaki zuten. Hain lan ugari eta bikainek, bai eta nekeek espedizio hartako kide guztien osasuna kaltetu zuten; hauen artean Txurrukarena ere bai, erabat gaixotu eta Ekuadorretik gertu hilzorian egon zelarik, baina zaintza onei esker Cadiza iristea lortu zuten, han lurreratu eta Txurrukak bere osasuna eta indarrak berreskuratzeari ekin zion. Geroago, Cadizko Behatokira bidali zuten han lan handi eta merituzkoak burutu zituen, hala eta guztiz bere osasuna hainbeste lan eta eginbehar ugariren ondorioz ahuldua zegoenez beheraldi berri bat jasan zuen. Orduan Euskal Herrira itzultzeko baimena eskatu zuen. Hemen bere etxekoen artean berrindartzea lortu eta ordu arte denbora pasatzeko egin zituen jarduerak baino lantegi erraldoietarako energia berreskuratu zuen.
Francisco Javier Castaños Francisco Javier Castaños Madrilen jaio zen 1758an, Albako dukeak Barquillo izeneko kalean zuen "Casa Chica" delakoan, bere ama A Coruñatik Bartzelonara zihoala senarrarengana, hau Galizia eta Kataluniako intendente militar baitzen. Haurtzaroa Bartzelonan igaro zuen, bere senideekin eta Rosa María —O'Reilly-ko kondesa— , Engracia eta Isabel arrebaordeekin. Graduazio altuko militarren semeen artean ohikoa izaten zen bezala, berak ere gerlagizon izateko prestakuntza jaso zuen. Hala, 1768an, hamar urte zituelarik, bere aitak infanteriako kapitain kategoria erosi zion eta Madrilgo Gorteko Nobleen Errege Mintegira bidali zuen ikastera. Dena den, ez zituen han urte gehiegi egin, aita itsu gelditu zenean Bartzelonara bueltatu baitzen, eta han amaitu zuen Madrilen hasitako prestakuntza militarra. Garai hartan, jauntxo familiakoa izanez gero edo ahaideren bat Ejertzitoko goi posturen batean egonez gero, ohikoa izaten zen hasiberriak haren bitartez hierarkia militarrean azkar igo ahal izatea. Hala, hamasei urterako jada kapitain zen, Cadiza joan eta bere anaiorde Luis de las Casas une horretan koronel zen erregimentuan sartu zenean. Dena den, Castañosek hainbat gerretan hartu zuen parte bere gazte denboran eta pentsatzekoa da gutxienez hein batean meritu propioengatik ere igoko zela gora, bestela ez zen eta denborarekin kapitain jeneral bilakatuko. Bere aldeko biografoek ere balentria ugari aipatzen dituzte, eta horietatik garbiena dudarik gabe Frantziaren kontrako Konbentzio Gerran (1793-1795) 1793an Pignon Gazteluan azaldurikoa da (Eiheralarre, Nafarroa Behera). Ondoren, Eugi (Nafarroa Garaia) eta Galbarioko (Urruña, Lapurdi) borroketan hartu zuen parte, azken honetan ia preso hartu zutelarik. Egun batzuk beranduago, San Martzialen (Irun, Gipuzkoa) larriki zauritu zuten: Bala bat eskuineko belarriaren azpitik sartu eta ezkerrekoaren gainetik atera zitzaion. Sendatzera Hernanira eraman zuten, han senide ugari baitzituen, eta handik, berriz, Iruñeko hospitalera (Nafarroa Garaia). Baina nonbait gerrarako grina handia izan eta erabat osatu barik egon arren, Armadara itzuli eta Iruñerri inguruan ibili zen borrokan. Konbentzio Gerra amaiturik, 1795ean mariskal izendatu zuten.